XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Denak eni so egonen dira, urtea ez nautela ikusi, amak bifteka guziz aipatzen nau.
Moda desfilea izanen da... Tailleur berdea ezarri behar dut.
Denak ultra-brioleten pean egonak izanen dira, eta ni xuri xuria.
Pentsatuko dute, ez duela balio Miarritzen bizitzea.
Nitaz ari izanak dira urte guzian,... alabañoa.
Eta solasen atxikitzeko? Holakoetan Alain hastiatzen dut.
Ni naiz Donapaleukoa, omen, eta aski dut ez joatea ez badut nahi.
Bai, aski dugu denek hura bezala izatea.
Liburu bat har eta jan gabe egon.
Jada, aski ari da lanean aste egunez, igandetan bere buruaren bortxatzeko ezagutzen ez dituen jendeekin.
Jada indar haundia egiten omen du Donapaleura jiteko eta Jonen zaintzeko zaharren etxean.
Funtsean bestea kontent da, ados dela uste baitu, suhi fin, argi eta diskretoa du, behar bezalako bat.
Egun haundi baten mentura badugu.
Alainek sudurra STUDIOn du, Gina Lollobrigidaren karrera Fanfan La Tulipekin hasten... Akulatu behar dut... Batzutan kontra efetua du.